XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bazka uste gabetarik ebatsia omen zion ihizlariaz, Joampacirc;ok ez zuen trufarik baizik.

Nik, aldiz, gaitza prestatzen ari zela usnatzen nuen.

Azotatua izan zen egunetik, hain zuzen.

Hartaz pentsatzen nuen bakoitzean, ikusten nuen odol-lano batez inguratua.

Bainan, ez dakit zergatik, Prai Mathias baizik hiltzera saiatuko zela uste nuen.

Aitari erraitera ausartatu nintzen ere, bainan zoritxarrez nitaz trufatu zen.

Gobernadorearen galdeei Rufinak erantzuten zien.

Noiz xuxen izan da sarraskia? Duela hamabi gau Soldadoek gogor agin ahal zezaketen? Batek ere ez! Mamu ilun batzu bezala leihorreratu ziren Indiano zikin horiek.

Ur fir-fira zenbait baizik ez nuen entzun, ibaiaren ohizko palasta doi-doia iduri.

Zenbat ziren? Ez dakit batere.

Bainan kasik untzi bakoitzak tortxa bat zekarren, eta denak helduak izan zirenean, su-ezpal alimale bat izan zen.